Haurtxokoak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tokiak dira. Beharrezkoak diren elementu materialak -jostailuak, material ludikoak eta espazio konkretuak-, eta pertsonal gazte eta adituez lagundutako orientazioa eskainiko dute.
Bertan, tailerretan parte hartu, marraztu, mozorrotu eta abar egiteko aukera izango dute, eta baita ondo pasatzeko aukera ere. Era berean, jolasen inguruan ohiturak har ditzaten bultzatzea, hala nola errespetua, partaidetza, elkartasuna, eta abar.
Anima zaitez eta etorri!,