Untitled Document
Castellano Euskera
Haurtxokoak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tokiak dira. Beharrezkoak diren elementu materialak -jostailuak, material ludikoak eta espazio konkretuak-, eta pertsonal gazte eta adituez lagundutako orientazioa eskainiko dute.
Bertan, tailerretan parte hartu, marraztu, mozorrotu eta abar egiteko aukera izango dute, eta baita ondo pasatzeko aukera ere. Era berean, jolasen inguruan ohiturak har ditzaten bultzatzea, hala nola errespetua, partaidetza, elkartasuna, eta abar.

Anima zaitez eta etorri!,
Donostiako Gaztelekuen Sareak aisia alternatiborako leku bat eskaintzen du, gazteen arteko topaketarako guneak. Bertara zure lagunekin joan zaitezke, jende asko ezagutu, ondo pasa eta zure denbora librea partekatu.

Topalekuak 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako espazioak dira; hauetan aldizkari gunea aurkituko duzu gustukoen dituzun aldizkari eta komikiekin; mahai jokoena; ikus-entzunezkoena nabigatzeko ordenagailuekin, TB eta PS2arekin; eta baita beste bat mahai futbola eta ping-pongarekin ere.

Horretaz gain, hezitzaileek makina bat ekintza programatuko dute eta gustukoen dituzunetan parte hartu ahal izango duzu.

Nahi duzunean etorri!