Udal Ondareak - 4. Ondasun Bihurgarriak

  • 01007-C-e - Eraikina, Gaztelubiden den bat. Cofradía Vasca de Gastronomia.

    Mugak: Iparraldean, Gazteluko udal lurrak. Hegoaldean, pasabide publikoa. Ekialdean, frontoia eta plaza. Mendebaldean, jendea sartzeko pasabide publikoa.

  • 01018-C-e - Eraikina, Fermin Calbeton kaleko 54an. Kanpandegi kaleko 2an.

    Eraikinak beheko solairua, 1. solairua, 2. solairua, ganbara eta terraza ditu; azken honetan, frontoi txiki bat dago. Sabaiko azalera eraikia 868,83 m2koa.

    8297365 katastroko errefentzia Zk finkoa 5001956G.

    Beheko solairuan, ataria eta finka honen goiko solairuetara igotzeko eskailera daude. Eraikinaren elementu komunetan parte hartzeko kuota bat esleitu zaio, bai eta irabaziak, gastuak eta kargak banatzeko ere:% 63 oso.

  • 01019-C-e - Zuloaga plazako lurpeko aparkalekua.

    Sotoko bi solairuko aparkalekua. (Plaza kopurua: 314)

  • 01020-C-s - Pasealeku Berriko bidearen eta Urgull mendiko zati txiki baten zorupearen parte bat.

    1.351 m2 zorupe, teknologiako eta ozeanografia eta arrantza ikerketako jarduerak jartzeko dena.

  • 01021-C-s - 2.345 m2-ko lursaila, Aquariuma handitzeko. (g.000/CE.02.2 lursailak)

  • 01026-C-e - Eraikina, San Joan kaleko 27. zenbakikoa (garai bateko Bainuetxea)

    1910eko eraikina, bainuetxe erabili zena. Eraikinak ditu: sotoa, 168 m2-koa, bi gela simetriko dituena, eskuinekoa laborategirako eta ezkerrekoa erakusketa-aretorako. Beheko solairua, 228 m2-koa; sarrera, proiekzio gela, idazkaritza, komunak eta patioak dituena. Eta solairuartea, 160 m2-koa. Bilera gela, liburutegia eta proiekzio kabina ditu hark.

    Guztira 556 m2-ko azalera eraikia du.

  • 01032-C-e - La Bretxa merkataritza gunea

    Erregistrokoa: Finka elkartu hau hiri finka gisa deskribatuta dago, Donostiako Parte Zaharreko Bretxan da eta 6.724,90 m2-ko azalera du. Muga hauek ditu: iparraldetik, Iñigo kalea eta San Joan kalea; hegoaldetik, Bulebarra; ekialdetik, Aldamar kalea, eta mendebaldetik, San Joan kalea.

    Orubearen gainean bi eraikin eta plaza estali bat daude. Hona haien deskribapenak:

    Arrandegiaren eraikina: Donostiako Parte Zaharraren ekialdeko muturrean dago; sotoa, beheko solairua eta lehen solairua ditu. Goiko solairurako sarbidea kanpoko eskailera batzuetatik du. Guztira 2.540,35 m²-ko azalera du. Muga hauek ditu: iparraldetik, Iñigo kalea; hegoaldetik, Bretxa plaza; ekialdetik Aldamar kalea, eta mendebaldetik, San Joan kalea.

    Plaza estalia: Zurezko egitura du eta Bretxako eta Arrandegiko merkatuen artean dago. 630 m2-ko azalera du, gutxi gorabehera.

    Bretxako eraikina: Hiriaren Parte Zaharraren ekialdeko muturrean dago. 2.410 m2-ko azalera hartzen du. Muga hauek ditu: iparraldetik, eremu publikoa (plaza estalitik bereizten du hark); hegoaldetik, Bulebarra; ekialdetik, Aldamar kalea, eta mendebaldetik, San Joan kalea. Solairu bakarra du, eta soto partzial bat, biltegi txiki batzuk eta komunak dituena. Eraikinak lau angeluko forma du. Landutako eta landu gabeko hareharriz egindako hormaz osatutako egitura du, eta arku batzuk ere eginda sabaiari eusteko. Beheko solairuan 81 saltoki daude, gauza askotan aritzen direnak.

  • 01033-C-s - Administrazio emakida, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalari (ONCE) emana, 2,17 m2-ko terreno puska bat modu pribatiboan erabiltzeko, kupoiak saltzeko kioskoa jarrita, Boulevard-San Jeronimo kalean.

    Lursaila; 1,55 x 1,40 m-ko azalera du oinean (2,17 m2 ); ONCEren kupoiak saltzeko kiosko bat jartzeko.

  • 01034-C-s - Administrazio emakida, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalari (ONCE) emana, 2,17 m2-ko terreno puska bat partikular erabiltzeko, kupoiak saltzeko kioskoa jarrita. Bulebarra - Narrika kalea.

    Lursail puska bat, 1,55 x 1,40 m-koa (2,17 m2), ONCEren kupoiak saltzeko kiosko bat jartzeko.

  • 01035-C-s - Administrazio emakida, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalari (ONCE) emana, 2,17 m2-ko terreno puska bat partikular erabiltzeko, kupoiak saltzeko kioskoa jarrita. Bulebar-Bretxa kantoia.

    Lursail puska bat, 1,55 x 1,40 m-koa (2,17 m2), ONCEren kupoiak saltzeko kiosko bat jartzeko.

  • 01036-C-s - Administrazio emakida, Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalari (ONCE) emana, 2,17 m2-ko terreno puska bat modu pribatiboan erabiltzeko, kupoiak saltzeko kioskoa jarrita, Boulevard-San Juan kalean.

    Lursaila; 1,55 x 1,40 m-ko azalera du oinean (2,17 m2 ); ONCEren kupoiak saltzeko kiosko bat jartzeko.

  • 02005-C-e - San Martin merkataritza zentroaren eraikina eta aparkalekua.

    Urbieta, Arrasate, Loiola eta San Martzial kaleen artean osatuko etxe-sailean den eraikina da. Hiru solairu ditu kalearen mailaz gainetik, eta beste bost behetik.

    Beheko solairuak bi modulu ditu, Loiola eta Urbieta kaleak lotzen dituen korridore edo kale nagusi batek bereizita. Modulu bakoitzean 4 lokal daude.

    1., 2. eta 3. solairuetan ere bi modulu daude. Modulu batek merkataritzako bi lokal eta bi eskailera multzo ditu, eta lokal bakar bat beste moduluak.

    1. sotoa honela banatuta dago: Sarrerako ataria, eskailerak, igogailua, merkatu tradizionala, supermerkatua, merkatuari lotutako zerbitzuak, karga-deskargarako tokia eta aparkalekurako jobidea.

    2., 3., 4. eta 5. sotoko solairuak ibilgailuen aparkalekurako dira.

    2. solairuak 143 toki ditu, txandatuan aparkatzeko.

    3. solairuak 163 toki ditu, txandatuan aparkatzeko.

    4. solairuak 170 toki ditu, egoiliarrentzako.

    5. solairuak 173 toki ditu, egoiliarrentzako.

    (Deskribapen zehatzagoa espedientean dago).

  • 02006-C-e - Urbieta kaleko 35eko zorua. Irakaskuntza Ertaineko Institutu zaharra

    Oinplano errektangularreko eraikina, iparraldeko fatxadan sartzeko eskalinata handia duena.

  • 02025-C-e - Artzain Onaren plazako lurpeko aparkalekua.

    Azalera eraikia: hiru soto, bakoitza 6.055 m2-koa. Guztira: 18.490 m2.Hiru solairuak oso-osorik erabiltzen dira ibigailuen aparkaleku gisa. Plaza irekiak dira.Mugak:}0{> Katedralaren eta hurrengo eraikinen arteko espazio librea.Iparraldean, San Martin kalea.Hegoaldean, Correosen eraikina eta Koldo Mitxelena.

  • 02026-C-e - Easo plazako lurpeko aparkatzeko tokia.

    Hiru solairuko eraikina; guztira, 350 leku ditu, eta 366 lekutara ere handitu liteke. Autonomia kalean ibilgailuetarako sarrera eta irteerak ditu.